Arabako Foru Aldundia urteetan dabil “Gazte Sortzaileak” izeneko beka” antolatzen; 2024ean Gasteizko Udalarekin batera elkarlanean egin izanak
baliabideak handitzea ekarri du. Horrela, bertan saritutako lanak Araban zabaltzeko aukera eskaini digute eta Arabako Errioxako Kuadrillaren bitartez, 2025eko hasieran gauzatuko da. Laguardiako udalak, bere aldetik, baliabideak jarri ditu igande honetan Antonio Mijangos Aretoan saritutako ikuskizuna gure eskualdean bigarrengoz gozatzeko aukera izan dezagun, pasa den asteburuko Ziekoko emanaldia eta gero.
Saritutako Gure Kutxa izeneko antzezlanean Marta Berganzo eta Askoa Uriarte aktoreek hartzen dute parte Ainhoa Ordoñez kidearen zuzendaritzapean.
Euskaraz da, publiko orokorrarentzat eta 30 minutuko iraupena du, beraz, garaiz ibili beharra dago! Komedia da, tradiziozko “moraleja” antzerkiaren ildotik doana.
Sinopsia: Maider eta Nerea Gasteizko bikote bat da. Etxe-aldaketa egiten ari dira eta egongela kutxaz beteta dago. Bikoteak etxera iritsi den pakete arrunt bat irekitzen du. Txundituta daude. Ez dute espero kutxa barruan dagoena.
Azken emanaldia, urtarrilaren 26 honetan, igandean, 20:00etan, Laguardiako Antonio Mijangos Aretoan.