
Arabako Errioxako Kuadrillak "Lurretik Lurrera" kanpaina abiarazi du biohondakinen birziklapena indartzeko
Arabako Errioxako Kuadrillak materia organikoaren birziklapenari buruzko kontzientziazio-kanpaina berria jarriko du abian otsailaren 24an, asteartean, "Lurretik Lurrera" lelopean.
Ekimenak eskualdean sakon errotuta dagoen printzipio bati balioa ematen dio: lurrak emandakoa hari itzultzea. Mezu honen bidez, Kuadrillak ingurunea zaintzearen eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzearen garrantzia azpimarratzen du, Arabako Errioxako lurrek bertan bizi diren familia asko elikatzen dituzten bezala.
Kanpainak gainera, irudi berri bat zabaldu du, logotipo propio batean irudikatua, baita hedapen-bideo batean ere, hainbat informazio- eta gizarte-kanalen bidez mezua indartuko duena.
Herritarrak, giltzarri birziklatze organikoan
Ekintza honekin, Kuadrillak gogorarazi du etxeetan sortutako hondakin organikoen birziklapena herritarren esku dagoela. Gero eta gehiago dira konpostaje-eremuetan aktiboki parte hartzen duten pertsonak, hondakinak in situ modu naturalean kudeatuz eta lurzorura mantenugaiak itzuliz, eta berau bizirik eta produktibo mantentzeko.
2026an zehar, Arabako Errioxako udalerri eta herrigune guztiek konpostaje-eremuak izango dituzte biohondakinak kudeatzeko. Horretarako, 13 eremu berri instalatzea aurreikusi da, eskualdeko sarea handituz.
Atez ateko sistemaren indartzea
Aldi berean, zenbait udalerrik aurrera egingo dute bio-hondakinen atez ate bilketa sistema ezartzen. Gaur egun, Kripan, Eltziego eta Lantziegon martxan badago ere, beste lau udalerritara zabaltzea aurreikusten da.
Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatu ditu jarduera horiek guztiak, Eraldaketa, Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Kuadrillak berak parte hartu dute.
Birziklatzeko kitak banatzea
Aste honetan hasiko dira birziklatze-kitak banatzen, Samaniegon, atez atekoa martxan jarriko den hurrengo udalerrian zehazki. Ondoren, Moreda Arabara, Iekorara eta Guardiako ostalaritza sektorera iritsiko da.
Samaniegoren kasuan, Kuadrillako ingurumen-teknikariek El Ochavo Gizarte Zentroan banatuko dituzte kitak otsailaren 25ean, asteazkena, goizean (9: 00-14:00), eta otsailaren 26an eta 27an, osteguna, goizez eta arratsaldez (9:00-14:00 eta 16:00-19:00).
Konpostajea: erraza, eraginkorra eta iraunkorra
Konpostajea sistema sinple eta eraginkorra da, eta naturak berak materia organikoaren zikloa ixteko balio du. Onura nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: ongarri natural gisa ateratzen den konposta birzirkulatzea, CO2 isurpenak murriztea hondakinen garraioa murrizten delako, zabortegira bideratzen diren hondakinak gutxitzea eta, ondorioz, aurrezpen ekonomikoa eta tokiko enplegua sortzea.
Kuadrillak azpimarratu du ingurumen-kontzientzia funtsezkoa dela giza jarduerak oreka naturala hautsi ez dezan. Horregatik, mezu argia zabaltzen du: "inplikazio kolektiboa funtsezkoa da gure ingurunea babesteko, baliabideen iraunkortasuna bermatzeko eta etorkizunarekin konprometitutako Arabako Errioxa eraikitzen jarraitzeko".
Bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=1aLvO0oqU7c

La Cuadrilla de Rioja Alavesa lanza la campaña ‘Lurretik Lurrera’ para reforzar el reciclaje de biorresiduos
La Cuadrilla de Rioja Alavesa pone en marcha este martes 24 de febrero su nueva campaña de concienciación sobre el reciclaje de materia orgánica bajo el lema “Lurretik Lurrera” (“De la Tierra a la Tierra”).
La iniciativa pone en valor un principio profundamente arraigado en la comarca: devolver a la tierra aquello que nació de ella. Con este mensaje, la institución comarcal subraya la importancia de preservar el entorno y garantizar el bienestar de las generaciones futuras, del mismo modo que la tierra de Rioja Alavesa alimenta a muchas familias que la habitan.
La campaña incorpora además una nueva identidad visual, representada en un logotipo propio, así como con un vídeo de difusión que reforzará el mensaje a través de distintos canales informativos y sociales.
La ciudadanía, clave en el reciclaje orgánico
Con esta acción, la Cuadrilla recuerda que el reciclaje de los residuos orgánicos generados en los hogares está en manos de la ciudadanía. Cada vez son más las personas que participan activamente en las zonas de compostaje, gestionando los residuos in situ de forma natural y devolviendo al suelo nutrientes esenciales para mantenerlo vivo y productivo.
A lo largo de 2026, todos los municipios y núcleos de población de Rioja Alavesa contarán con zonas de compostaje para la gestión de biorresiduos. Para ello, está prevista la instalación de 13 nuevas áreas, ampliando así la red comarcal existente.
Extensión del sistema puerta a puerta
Paralelamente, varios municipios avanzarán en la implantación del sistema de recogida puerta a puerta de biorresiduos, ya operativo en Kripan, Elciego y Lanciego, y cuya extensión está prevista en otros cuatro municipios.
Todas estas actuaciones han sido financiadas por la Unión Europea-NextGenerationEU, en el marco del Plan de Transformación, Recuperación y Resiliencia, con la participación del Gobierno de España, el Gobierno Vasco y la propia Cuadrilla.
Reparto de kits de reciclaje
El reparto de kits de reciclaje comenzará esta semana en Samaniego, próximo municipio donde se pondrá en marcha el puerta a puerta. Después, llegará a Moreda de Álava, Yécora y al sector hostelero de Laguardia.
En el caso de Samaniego, los técnicos de medio ambiente de la Cuadrilla repartirán los kits en el Centro Social El Ochavo el miércoles 25 de febrero de mañana (9:00-14:00) y el jueves 26 y el viernes 27 de febrero de mañana y tarde (9:00-14:00 y 16:00-19:00).
Compostaje: sencillo, eficaz y sostenible
El compostaje es un sistema sencillo y eficaz en el que la propia naturaleza actúa para cerrar el ciclo de la materia orgánica. Entre sus principales beneficios destacan: la recirculación del compost resultante como abono natural, la reducción de emisiones de CO2 al reducir el transporte de residuos, la reducción de los residuos destinados a vertedero con el consiguiente ahorro económico y la generación de empleo local.La Cuadrilla insiste en que la conciencia ambiental resulta fundamental para evitar que la actividad humana rompa el equilibrio natural. Por ello, lanza un mensaje claro: ‘la implicación colectiva es clave para proteger nuestro entorno, garantizar la sostenibilidad de los recursos y seguir construyendo una Rioja Alavesa comprometida con el futuro’.
Video: